Segurtasuna

Etxean

  • Deskargatuta utzi zure arma, desarmatuta posible bada eta umeengandik urrun.
  • Armak eta munizioa leku ezberdinetan gorde itzazu.
  • Rifleak armazain homologatuetan gorde behar dira.

Ibilgailuan

  • Armak deskargatuta eta bere zorroan erAman behar dira.
  • Ez jarri munizioa eguzkitan, presioaren igotzea oso arriskutsua izan daitekelako.
  • Ez utzi armak agerian, lapurretak saihesteko. Gertatzen baldin badira, armaren arduraduna jabea izango da.

Ehiza hasi aurretik

  • Ondo muntatuta eta ondo itxita dagoela ziurtatu.
  • Kanoiak buxatuta ez dagoela ziurtatu.
  • Munizioa erabiliko den armarako eta praktikatuko den ehizarako egokia dela ziurtatu.
  • Arma zabalik eta deskargatuta izatea.

Ehizan

  • Arma ixten denean kanoiak lurzorura edo zerura begira egon behar dira beti, eta inoiz pertsonak edo animaliei zuzenduta.
  • Armaren kainoiak lurzorura edo gora begira eraman behar dira beti, inoiz horizontalean ezta kainoiak albora begira ere.
  • Oztopoak zeharkatzerakoan arma zabaldu eta deskargatu behar da.
  • Atzamarra kolpekaritik urrun mantendu eta segurtagailua beti jarrita eraman.
  • Erorketa bat izanez gero kanoiak buxatuta ez daudela ziurtatu.
  • Pertsona bati arma batekin inoiz ez apuntatu, nahiz eta deskargatutua edo segurtagailuarekin dagoela pentsatu.
  • Ez erabili arma sasiak mugitzeko, ezta euskarri bezala edo edozein oztopo gainditzeko.

Tiroa egiterakoan

  • Ehiza txiki edo handiko ehizaki bati tiro egin ondoren ikuspen egokia izan behar dugu ibilbidean pertsona, animali edo oztopoekin topo ez egiteko.
  • Inoiz tiro ez egin sasiak mugitzen badira, ezta zarata entzunez gero. Atzean pertsona bat egon daiteke. Zalantzan izanez gero, tiro ez egin.
  • Beste pertsona bat dagoen lekura ez egin tiro, nahiz eta tiramenetik hurbil badago ere.
  • Erreboteekin adi ibili, batez ere harriekin, lurzoru izoztuekin edo azal leun edo gogorretan.
  • Rifle batekin tiro egiten denean lur-arraseko tiroak ez egin, eta bala lurzoruan sartzen dela eta jomugan ez duela ematen ziurtatu.
  • Segurtasun eremu batera tiro egiten denean gutxieneko distantzian dagoela ziurtatu behar da, jaurtiketa babes eremurarte heltzen ez dela ziurtatzeko. Tiroa mugan egiten baldin bada, nahitaez beste aldera egin behar da.

Ehiza amaitu ondoren

  • Zabaldu eta arma deskargatu.
« Abendua - 2024 »
L M M J V S
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
Eguraldia
Sol
º / º
Sol
º / º